lunes, 19 de mayo de 2014

Aste hauetan blogean idatzi ez izanak ez du esan nahi lanik egin ez dugunik, hiru zuzenketa izan ditugu eta nire proiktuak aldaketa asko jasan ditu. Hasierako idea finko mantendu da proiektuan eta aldaketa hauek beti ida hori kontuan hartuz egin dira. Proiektua behean ikusiko duzuen bezala neurri eta horientazio ezberdineko kaxez osatuta dago. Bi solairu ditu baia etxebizitzako zati erabiliena lehen solairua izango da, bigarren solairuan arkitektura-estudioa, logela bat eta komuna baino ez baitaude.

Eguzkiaren horientazioa dela eta lorategia hegora horientatuta jarri dut eta etxea honen inguruan. Bestalde gela ia guztiek bi aldeetara beirateak dituzte, eguzkitzapen ona eta bistak izan ditzaten. Kokapenak asko baldintzatu du proiektu hau zeren eta agian beste leku batean horrelako eraikin bat egiteak ez zuen zentsu askorik izango.

Orubea metro bat igota dago pribatutasun gehiago lortu eta bista honeak izateko. Garejea ordea zero kotan dago bertara sarrera errazteko.

Lan asko eman duen proiektua izan arren gustura nago emaitzarekin, espero dut zuen gustukoa ere izatea.










No hay comentarios:

Publicar un comentario