martes, 25 de febrero de 2014

Bi aste hauetan Borda Pasiego batean hiru pertsonentzako bizitokia egin behar izan dugu. Borda edo txabola hauek artzainentzat izaten ziren, beheko solairuan animaliak egoten ziren eta goikoan biltegia edo bizitokia. Harriz egiten ziren eta egurrezko bi zutabe zituzten goiko solairua eta teilatua eusteko.
Lehio oso txikiak egiten ziren hotz handia egiten zuelako.

Nik etxola horien esentzia errespetatzea nahi nuen, berraz kanpokaldeko fatxadak eta teilatua berdin utzi ditut, lehio pare bat jarri dizkiodan arren.

Kanpokaldetik bi sarrera ditu, bat beheko solairutik eta bestea goikotik. Goikora eskailera baten bidez igotzen da.

Barne distribuzioa, erdigunean, bi zutabeen artean, kumuna kokatu dut. Honen tabikeak aprobetxatuz alde batean sukaldea eta bestean eskailera kokatuaz. Eskaileren alboan jantokia eta egongela daude beko-su handi baten babesean. goiko solairua guztiz irekia da eta bertan daude bi semeen eta aitaren oheak. Pisu honetan zulo bat ireki da beheko pisuko argitasun eta berotasuna sar dadin.

Azkenik, proiektua hobeto uler dezazuen, argazki batzuk utziko dizkizuet. Espero dut nire proiektua zuen gustukoa izatea.
















martes, 4 de febrero de 2014

Bigarren lau hilleko honetan izoztkitegi bat diseinatzea proposatzen zaigu. Proiektu hau ondarretako hondartzarako izan beharko da. Eraikina hondartzaren eta hondartzaren arteko mugan egongo da eta bi aldeetara zerbitzatzeko aukera izango du.
Nire proiektua eguteko lehenik kostatik buelta bat ematea erabaki nuen, bertan dauden eraikinak nola dauden eginak ikusteko. hortik ideia asko atera nituen arren nire influentzia nagusia Mies Van Der Rohe izan da; Farnworth etxea eta bartzelonako pabilioia.






























Eraikina diseinatzen hasi aurretik pare bat kontzeptu argi nituen: izozkitegiak barne kanpo erlazioa izan behar zuen, horizontaltasuna eta gardentasuna, erosoa izan behar zen bai bezero eta zerbitzatzen duenarentzat. Azken finean hau da nire idiograma. kontzeptu horrek kontuan izanik marrazkiak egiten hasi nintzen, pare batetan joan nintzen Ondarretara nire buruan zegoen proiektua lekuaren bat zetorren ikusteko.












Joan den astean zuzenketa izan genuen, eta zuzenketa hortatik ataratako ondorioetatik behin betiko proiektua gauzatu dugu. Nire kasuan irekiagoa da aurrekoa baino eta barne espazioa zertxobait txikiagaoa, baina ala ere lehendik nituen ideiak errezpetatzen dira. eskailera alde guztietatik igotzeko moduko plataformak jartzea ideia ona zela iruditu zitzaidan hórrela jendea mugitzea errazten delako. horren oin irekia izateak eraikuntza arazo batzuk sortu zizikidan baia Olatzekon hitz egin ondoren hauek gainditzea lortu nuen.

Orain irudi batzuk utziko dizkizuet nire proiektua hobeto uler dezazuen. Espero dut zuen guztukoa izatea!!