martes, 15 de abril de 2014

Lantegi bateratuko aste hauen ondoren berriz ere proiektuak hasi dira. Oraingo honetan Ondarreta hondartzaren lehen filan dagoen orube batean hiru gela eta bi aparkalekuko etxe-estudio bat eraiki behar dugu.
Hau egiteko lehen zeregina influentziak bilatu eta hauek aztertzea izan da, bi arkitekto aukeratu eta hauen etxe bana aztertu behar ditugu, ibilbidea, pribatutasuna,egitura...

Nire bi eraikinetatik lehena eta gehien influentziatu didana "Schindler"-en "James Eads How Residence" izan da. Honen planorik aurkitu ez dudan harren interneten eta liburutegian argazki eta informazio ugari aurkitu dut. Atentzioa deitu zidana hasieran bere kuboekin osatutako forma izan zen arren, gero hau aztertzen honen materialitatea, argiztapenak, barne espazioak ere garrantzi handia izan dutela ikusi dut.

Eraikina ezagutzen ez duzuenentzat, ondoren argazki batzuk utziko dizkizuet:











Bigarren eraikina, bueno berez bi dira, "Mies Van Der Rohe"-ren "Esters eta Lange" etxeak dira.
Hauen planoak aurekitu ditut eta painten bidez ibilbidea irudikatu dut. barne distribuzioa ondo ulertzen ez dudanez ez ditut pribatutasuna eta gune hezeak aztertu.