martes, 25 de febrero de 2014

Bi aste hauetan Borda Pasiego batean hiru pertsonentzako bizitokia egin behar izan dugu. Borda edo txabola hauek artzainentzat izaten ziren, beheko solairuan animaliak egoten ziren eta goikoan biltegia edo bizitokia. Harriz egiten ziren eta egurrezko bi zutabe zituzten goiko solairua eta teilatua eusteko.
Lehio oso txikiak egiten ziren hotz handia egiten zuelako.

Nik etxola horien esentzia errespetatzea nahi nuen, berraz kanpokaldeko fatxadak eta teilatua berdin utzi ditut, lehio pare bat jarri dizkiodan arren.

Kanpokaldetik bi sarrera ditu, bat beheko solairutik eta bestea goikotik. Goikora eskailera baten bidez igotzen da.

Barne distribuzioa, erdigunean, bi zutabeen artean, kumuna kokatu dut. Honen tabikeak aprobetxatuz alde batean sukaldea eta bestean eskailera kokatuaz. Eskaileren alboan jantokia eta egongela daude beko-su handi baten babesean. goiko solairua guztiz irekia da eta bertan daude bi semeen eta aitaren oheak. Pisu honetan zulo bat ireki da beheko pisuko argitasun eta berotasuna sar dadin.

Azkenik, proiektua hobeto uler dezazuen, argazki batzuk utziko dizkizuet. Espero dut nire proiektua zuen gustukoa izatea.
















No hay comentarios:

Publicar un comentario